Enkante-mahaia (bonboa)

Santurtzi Itsasoa Interpretazio-zentroa

DESKRIPZIOA


Santurtziko San Pedro Arrantzaleen Kofradiako enkante-mahaia (bonboa) Bentako enkante-aretoan dago ikusgai. Kofradia horren jabetzakoa da, eta bere bitartez egin zen arrainen salmenta 2000. urtera arte. Gaur egun jatorrizko kokalekuan erakusten da, Santurtzi Itsasoa interpretazio zentroaren bildumaren parte izanik, Kofradiak Santurtziko Udalari egindako aldi baterako lagapenaren ondorioz, Udalak 2016an enkante-mahaiaren zaharberritzeaz arduratu baitzen.

Arraina enkantean jartzen zen kofradia guztietan zeuden bonboak, baina gehienak beste sistema batzuek ordeztu dituzte eta gutxi dira kontserbatzen diren jatorrizko aleak. Horregatik, Santurtziko bonboa objektu berezia da, pieza bakarra (ez daude bi bonbo berdin) eta zalantzarik gabe bere antzinatasunagatik (XX. mendeko lehen laurdenari dagokio) interes handikoa, diseinu egokia, bere sistema mekanikoaren soluzio tekniko burutsuak eta duen balio etnografikoa ahaztu gabe.

Gaur egun, arrainaren alegizko enkante ekitaldietan erabiltzen da. Bonboaz gain, enkante-aretoak jatorrizko zurezko banku asko ere gordetzen ditu, eta horiek “bola botatzeko” erabiltzen ziren sakagailuak dituzte. Santurtzin “bola botatzea”enkantea gelditzeko ekintzari deitzen zitzaion eta arraina “kantatutako” prezioan lortzen zen sakagailuari eragiteko unean, eroritako bolak eta erosleak okupatutako eserlekuak zenbaki bera zutenean.

Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

ARGAZKIA


bombo subastas