HISTORIA
Bizkaiaren eta Euskal Herriaren historia ezagutzeko aukera ederra, hala nola gure tradizioak, euskararen berezitasunak eta txoko paregabeak.

EMAKUMEOK. Historian emakumeak
agerian jartzen

EMAKUMEOK. Historian emakumeak
agerian jartzen

DESKRIPZIOA


Historia boteretsuek idatzi dute, kargudunek eta ondasun ugariak izan dituztenek, betiere, gizonezkoek. Jende xumearen artean ere, gizonek beretu izan dute gure gizartearen baitako jarduera ekonomikoen eta adierazgarrien lehenengo lerroa, eta hortaz, historia, ezinbestean, erdizka kontatu da.

Ezer gutxi dakigu duela 3.500 urte Urratxa haitzeko barrunbeetan kideek lurperatu zuten emakume haurdun hartaz, ezta emakume hauetaz ere: Santa Marinan eta beste baseliza urrun batzuetan zerbitzatzen bizi izandako andre fraide haietaz, Sologutiko baserri batean bizi ziren serorez, ezkonsari on bat osatzen saiatzen ziren hainbat neskaz, urtez urte isilpean etxeko hildakoen arimak zaintzen zituzten emakumeez, euren lanarekin bailarako gizon indartsuak zerbitzatu zituzten emakume zerbitzariez eta nekazariez, Gorbeiako izotzaren enpresariez, gaztaina-biltzaileez edo azokara salgaiekin jaisten ziren saltzaileez.

Ezta tabernez eta ostatuez arduratzen ziren beste emakume ezezagun askoz edo inoiz ezagutuko ez ditugun emakume errotari, artzain, zurgin, saskigile, neskame, maistra, danbor-jole edo okinei buruz ere.

ZOR HISTORIKOA. Eta horiekin guztiekin zorretan gaudenez eta etorkizunean berriro horrelakorik gerta ez dadin, zaharberritutako erakusketa batean jarri nahi dugu arreta. Erakusketan, berriz aztertzen da emakumeek historian eta arrazoibide historikoan izan duten presentzia, eta, batik bat, haiei esleitutako zereginekin eta garrantzi historikoan ikusezin bihurtzearekin lotutako jardueretan.

Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

ARGAZKIA


DESKARGATU ZURE ZIGILUA ESPERIENTZIA OSATZEKO