Emakumea eserita
haurra besoetan duela

Mary Cassatt

Bilboko Arte Ederren Museoa

DESKRIPZIOA


Margolari inpresionisten taldean emakume gutxi izan ziren eta Cassat haietariko bat izan zen; zenbaitetan egin zituen erakusketak haiekin batera. Haren obran, erretratuak, amatasunak eta emakumeek beren inguruan egiten dituzten eguneroko jarduerak erakusten dituzten eszenak nabarmentzen dira. Hemen, emakumea eta haurra ia informaziorik eskaintzen ez duen espazio batean daude, mahai baten gainean garbiketarako dauden pitxerra eta garbiontzia izan ezik; hala ere, bizkarralde obaleko besaulkiak pentsarazten du barnealde burges atsegin batean daudela.

c. 1890
Olioa mihisean 81 x 65,5 cm
Bilboko Arte Ederren Museoa
Inb. zenb. 82/25

Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

ARGAZKIA


bellas artes