Eleiz Museoa
 

Eleiz Museoa
 

DESKRIPZIOA

 


Eleiz Museoan ikus daitezkeen lanak Bizkaiko tenpluetatik ekarri dira: elizetatik, baselizetatik eta komentuetatik.

Bizkaian eta bizkaitar artistek egindakoak dira asko eta asko. Beste batzuk, berriz, kanpotik iritsi dira, baina gure lurralderako beren-beregi eskatutakoak izan ziren. Museoa ez da arte ederretakoa, azken 800 urteetako bizkaitar artearen museoa baizik. Erromanikotik gaur egunera artekoa.

Museoak Atxuriko Enkarnazioko komentuaren solairu bi hartzen ditu. Lehen solairuan, urregintzako bilduma ederra ikus daiteke. Hemen egindako piezen ondoan daude Ameriketatik ekarritako lan bikain-bikainak. Opariak dira azken horiek, bizkaitarrek han arrakasta ekonomikoa lortu, eta euren jatorriko parrokiak ahaztu barik egindakoak. Hemen dago erlijio-arte garaikidearen aretoa, azken mendeko artista nabarmenek eginikoa: Larrea, Uranga, Romero de Torres… Bigarren solairuan, berriz, erromanikotik neoklasizismorako bidea egiten dute eskulturek eta pinturek, honelako artisten lanekin: Beaugrant, Luca Giordano, Carnicero, Paret…

KOKALEKUA

 


– Datu orokorrak
Zuzendaria: Juan Manuel González Cembellín
Helbidea: La Encarnación enparantza, 9B. 48006. BILBO
Telefonoa: 944 32 01 25
Posta elektronikoa: museo@eleizmuseoa.com
Web orrialdea: www.eleizmuseoa.com

– Ordutegia
Asteartetik larunbatera: 10:30-13:30 / 16:00-19:00
Igandeetan eta jaiegunak: 10:30-13:30
Astelehenak: itxita
Itxita urtarrilaren 1 eta 6an eta abenduaren 24, 25 eta 31an
 
– Zerbitzu osagarriak
Bisita gidatuak
Tailer didaktikoak
Udako tailerrak
Komentuko gozokiak
 
– Tarifak
Orokorra: 3€
Murriztua: 1,5€ (adinekoak, 25 urterainoko ikasleak eta 10 baino gehiagoko taldeak)
Astearteak: doako sarrera

JARDUERAK

 


ERALDATUZ ETA MANTENDUZ: Zaintza, zaharberritzea, birgaitzea eta babesa ohiko terminoak dira Arte Sakratuaren Museoan. Ezinbesteko terminoak gure ONDAREAren, gure MEMORIAren IRAUNKORTASUNERAKO.

Museoen Nazioarteko Eguna
Datak: Maiatzaren 17an, 18an, 19an, 20an eta 21ean.
Tarifak: Dohainik.