HISTORIA
Bizkaiaren eta Euskal Herriaren historia ezagutzeko aukera ederra, hala nola gure tradizioak, euskararen berezitasunak eta txoko paregabeak.

De la Colina
farmazia (1905)

DESKRIPZIOA


Enkarterriko eskualdeak batzuetan argia ikusten duten altxorrak gordetzen ditu. 2014an, De la Colinatarrek, 1905an (meatzaritzaren garapenaren goraldian) Sopuertako La Baluga auzoan sortutako farmaziaren altzari neoklasikoa eta botika-ontzien bilduma dohaintzan eman zizkieten Enkarterriko Museoari eta Bizkaiko Batzar Nagusiei.
Altzari hori oso handia zenez, Museoko bulegoen harreran kokatu behar izan zen; hortaz, jendeak oso gutxitan bisita dezake ondare-multzo hori. Museoek hein batean ezkutuan gordetzen ditugun piezetako bat da, jendeari erakustea merezi duena.
Gainera, farmazia, gaur egun, Bizkaiko Batzar Nagusiek Abellanedan urtero biltzeko erabiltzen duten batzar-aretotik gertu dago. Abellanedak, 1934an Museo bihurtua, Erdi Aroan abiatutako funtzio politikoa oraindik ere indarrean duela gogorarazita eta eraikina Batzar Nagusiek lurrandean duten hiru egoitzetako bat dela azpimarratuta. Bizkaitarrei ezezaguna zaien museoko beste esparru bat da aretoa.

Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

BIDEOA


DESKARGATU ZURE ZIGILUA ESPERIENTZIA OSATZEKO