Burdin Hesiaren
Oroimenaren Museoa

 

Burdin Hesiaren
Oroimenaren Museoa

 

DESKRIPZIOA

 


Eusko Jaurlaritzak 1936tik eta 1937ra bitartean eraiki zuen babeserako lerrotik hurbil kokatuta dago, Burdin Hesiaren Memorialak gaur egungo eszenografia argiaren bidez azaltzen ditu eraikuntza honen arrazoiak, gotorlekuen ezaugarriak eta nolakoa izan zen Francoren armadak egindako eskuratzea: 48 orduko borroka biziak erabaki zuen Bilbo hartzeko bataila.

KOKALEKUA

 


– Helbidea
Simon Otxandategi 64 (48640 BERANGO)

– Email-a:
burdinhesia@berango.org

– Webgunea:
https://www.cinturondehierro.eus/

– Telefonoa:
94 668 21 43

– Ordutegia
Astelehenetik ostiralera: 12:00 – 14:00
17: 00 – 20:00 (Uztaila izan ezik)
Larunbatak: 11:00 – 13:00
17:00 – 19:00
Igandeak: 11:00 – 13:00
Jaietan eta Abuztua: Itxita

– Tarifa:
Doan

– Zerbitzu osagarriak:
2016an hezkuntza programa bat martxan jarri da DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendurikoa, museoa eta inguruko gotorlekuak ezagutzeko.

 

JARDUERAK

 


Burdin Hesiaren paisaia kulturalaren kontserbazioarekin konprometitutako museoa da eta bere ondare- eta ingurumen- balioaz kontzientziatzen digu. Gainera, ingurumen-jardunbide egokiak hedatzeko bektore bat da.

Burdin Hesia berreskuratu: Erronka iraunkorra
Deskribapena: Bertaratuei Burdin Hesiaren historia erakutsiko zaie eta aztarnak, lubakiak eta gotorlekuak nola zaharberritu ziren azalduko zaie, ingurumena eta ondarea errespetatzen dituen plana jarraituz.
Datak eta ordutegia: 2023ko maiatzaren 18a; 17:00etan eta 18:30etan
Tarifak: Dohainik.
Zelan eman izena? Ez da beharrezkoa izena ematea.