Arte Ederren
Bilboko Museoa

 

Arte Ederren
Bilboko Museoa

 

DESKRIPZIOA

 


Arte erromanikotik hasita, eta lehen abangoardiak eta haren eratorpen garaikideak jorratu arte, Arte Ederren Bilboko Museoak ibilbide historiko bat eskaintzen du, mendebaldeko artearen eremuko artista, estilo eta eskola nagusiak obra adierazgarrien bidez ikusteko.

Bildumak artearen historiako maisu nabarmenak hartzen ditu barnean, hala nola Lucas Cranach Zaharra, Sofonisba Anguissola, Martin de Vos, El Greco, José de Ribera, Francisco de Zurbarán, Bartolomé Esteban Murillo, Orazio Gentileschi, Francisco de Goya, Joaquín Sorolla, Mary Cassatt, Paul Gauguin, Ignacio Zuloaga, Francis Bacon, Eduardo Chillida, Antoni Tàpies edo Miquel Barceló. Gure inguruko artista ugari dago, eta, beraz, euskal artearen bildumarik onena da: Adolfo Guiard, Darío de Regoyos, Francisco Iturrino, Aurelio Arteta, Jorge Oteiza edo goian aipatutako Zuloaga eta Chillida, bakan batzuk aipatzeagatik.

 

KOKALEKUA

 


– Helbidea
Museo Plaza, 2. 48009. BILBO

– Telefonoa
944 39 60 60

– Posta elektronikoa
info@museobilbao.com

– Web orrialdea
www.museobilbao.com

– Ordutegia
Astelehenetik larunbatera (asteartea izan ezik), 10:00etatik 20:00etara
Igandeetan, 10:00etatik 15:00etara
Asteartea itxita
Itxita abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an
Abenduaren 24 eta 31n, 11:00etatik 15:00etara

– Tarifak
Museoa handitzeko lanen planari jarraikiz, jarduera publiko guztia eraikin zaharrera mugituko da; zabalik egongo da lanak egiten diren bitarte ia guztian, erakusketa-proposamenak eta horiekin lotutako jarduerak egin ahal izateko. Bilduma BBKateak formatu dinamikoan erakutsiko da, eta areto bakoitzean bi artistaren arteko topaketa harrigarriak sustatuko dira. Aldian-aldian, muntaketa berriak egongo dira ikusgai, eta helburua bikoitza da: batetik, funts artistikoen aberastasuna erakustea, eta, bestetik, haiek begiestea sustatzea. Horrez gainera, bestelako hitzorduak ere egongo dira, besteak beste, Obra Gonbidatua programa, zaharberritzeak eta beste aurkezpen batzuk, bai eta hainbat kanalen bidezko (aurrez aurrekoa eta digitala) hezkuntza- eta hedatze-jarduerak ere.

Museora eraikin zaharreko Museo plazako atetik sartu ahal izango da, eta sarrera doakoa izango da.

JARDUERAK

 


Edizio honetan, museoak etorkizun jasangarriagoa eraikitzeko jasaten ari den eraldaketa-prozesua birpentsatzen jarri du arreta, bere zabalkuntzaren eta komunitatearen esparruan.

ORAINGO ETORKIZUNAK PROGRAMA

Podcast. Lagunak.
Deskribapena: Bilbao Museoaren Soinu Kanalak hirugarren atala kaleratuko du bere komunitateari -Museoaren Lagunak- ahotsa emanez.
Data: Maiatzaren 18tik aurrera
Informazio gehiago: www.bilbaomuseoa.eus

Oraingo etorkizunak. Bisita komentatua.
Deskribapena: Museoaren Arkitektura eta Diseinuko kontserbatzaile Gilermo Zuaznabarrek bisita komentatua egingo du, museoaren handitze-prozesuaren eta espero dituen erronken inguruan.
Tarifa: Doan
Data: Maiatzak 18 / 12:00etako bisita euskaraz izango da, eta 18: 00etakoa bisita gaztelaniaz.
Parte hartzeko: Izen-emateak museoaren web orrialdean eta museoko txartel-leihatilan maiatzaren 15tik aurrera.
Informazioa: www.bilbaomuseoa.eus