Berreagako
hilarria

Bizkaia-Arkeologi Museoa

DESKRIPZIOA


Itxura trapezoidala duen hilarri bat da, hareharrian landua; Berreagako kastroko nekropolian aurkitu zen, eta K.a. I. eta K.o. I. mendeen artean datatua dago. Hilarria astro-motako motibo geometrikoz apainduta dago, eta, bertan, hondo beheratua duten eguzki-gurpil batzuk dira nagusi; gurpil horiek piezaren bost alde estaltzen dituzten gurutze ebakietan gainjarrita daude. Kastroaren atarian zegoen errausketa-hilobi bat markatzeko erabili zen. Oso esanguratsua da multzo ikonografikoa eta haren osagaien artikulazioa Bizkaiko Nerbioi eta Oka ibaiek mugatutako lurraldekoak baino ez izatea.

K.a. I. eta K.o. I. mendeen artean datatua

Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

ARGAZKIA


Estela prismática. Castro de Bereaga