Bernay-ko Altxorraren
Eszifoak

Bilboko Berreginen Museoa

DESKRIPZIOA


Babiloniatik Iberiar Penintsulara eta Britaniatik Egiptoraino hedatzen zen lurraldea izanik, mota guztietako pertsonak nahastu ziren Erromatar Inperioan, eta haietako askok erabateko «erromatarrak» izan nahi zuten.

Galiaren erdialdean, Berthouville herrian, Canetonensis Merkurio jainko galo-erromatarrari eskainitako tenplu bat eraiki zen Kristo osteko I. mendean. Urteetan zehar, zilarrezko eskaintza bikainak egin zitzaizkion, besteak beste, bi eszifo edo ardoa edateko bi kopa hauek. Erromatar hiritar batek jainko galiar bati eskainitako oparia direnez, inperioko probintzia guztietan bizi izan zen kultura-nahasketa adierazten digute eszifoen aberastasunak eta apaingarriek.

Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

ARGAZKIA


escifos