BENETAN BEREZIA

Bi asteotan Bizkaiko museoak modu paregabean bizitzeko aukera izango duzu bestelako esperientzia baten eskutik. ‘Benetan Berezia’ elkarlaneko ekimena da, eta horren bidez, Bizkaiko museoak berrasmatu egin dira bizipen aparta eskaintzeko.

2021.05.18

ESPERIENTZIAK

‘Benetan Berezia’ esperientziak gaika diseinatuta daude, Bizkaiko hainbat museo bildurik. Ibilbide horiek museoak bisitatzeko eta haien erakusketak ezagutzeko aukera paregabea eskura jarri dizute.

Hartu museo parte-hartzaile bakoitzean jarduera-liburuxka eta itsatsi horretan bisitaldia amaitzean emango dizkizuten zigiluak. Bisita birtuala egiten baduzu, web-orri honetan dituzu eskuragarri zigiluak, esperientziaren ostean deskarga ditzazun. Liburuxka hemen ere duzu eskuragarri deskargatzeko.

NATURA

 

Barnera zaitez naturan bere historia eta bitxikeriak modu berezi batean ezagutzeko.

ITSASOA

 

Murgil zaitez esperientzia horretan, eta Bizkaiak itsasoarekin iraganean izan duen eta gaur egun duen loturak zur eta lur utziko zaitu.

ARTEA

 

Arteak transmititzen eta ematen digun guztia sentituko duzu. Ezagutu lan paregabeak eta bizi artea beste era batera.

HISTORIA

 

Bizkaiaren eta Euskal Herriaren historia ezagutzeko aukera ederra, hala nola gure tradizioak, euskararen berezitasunak eta txoko paregabeak.

INDUSTRIA

 

Esperientzia horren bidez, Bizkaiko industriaren mendeetako historiaren berri izango duzu.

SENTIMENDUA

 

Futboletik hasi eta automobiletaraino, edozein dela ere zure pasioa ibilbide honen bidez, bakoitzaren berezitasun guztiak ezagutu ahal izango dituzu.