ITSASOA
Murgil zaitez esperientzia horretan, eta Bizkaiak itsasoarekin iraganean izan duen eta gaur egun duen loturak zur eta lur utziko zaitu.

Arrain-enkanteak
Santurtzi

DESKRIPZIOA


Kofradia guztiek, Santurtzikoak barne, arrain-enkantea egiteko gela bat dute.

Ilaratan antolatuta dago aretoa, eta hainbat eserleku zenbakitu ditu enkantean parte hartuko duten sardina-saltzaileak eta komisionistak eser daitezen. Eserlekuek zenbaki bana dute, eta erdiko piezarekin, enkante-ontziarekin, konektatutako tinbre bana ere.

Aretoaren erdian enkantean aterako den arrainaren lagina jartzen da zurezko erretilu batean.

Eragiketa egiteaz arduratzen den kantariak erretiluan dagoen laginaren gutxi gorabeherako arroa edo kilo kopurua zein den esaten du. Prezioa jarri eta eskaintzan behera egiten du norbaitek eserlekuko txirrina sakatu eta zenbaki bereko bola erortzea eragiten duen mekanismoa martxan jartzen den arte. Horrek adierazten du kantatutako azken prezioa erosleetako batek edo batzuek onartu egin dutela. Eta arraina esleitu egiten da.

Santurtziko azken enkantea 2000. urteko maiatzean egin zen.

Santurtzi Itsasoa Museoak ANTZERKI ERAKO ARRAIN ENKANTEA egitea proposatzen du, enkanteak aspaldi nola egiten ziren ezagutarazteko.

Karmenek, gure sardina-saltzaile xelebreak, beste pertsonaia herrikoi batzuekin batera, gure marinel-historia eta tradizioak irudikatzen ditu modu ludiko eta dibertigarrian, eta, amaiera gisa, usadio zaharrean egindako arrain-enkantea egiten da.

Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

BIDEOA


DESKARGATU ZURE ZIGILUA ESPERIENTZIA OSATZEKO