HISTORIA
Bizkaiaren eta Euskal Herriaren historia ezagutzeko aukera ederra, hala nola gure tradizioak, euskararen berezitasunak eta txoko paregabeak.

Arkeologi Museoko
erakusketak

DESKRIPZIOA


Iragana ezagutu, oraina ulertu eta etorkizunaz pentsatzen
Arkeologi Museoko erakusketa iraunkorrak denboran zehar bidaiatzeko aukera ematen digu, giza bizitzaren hasieratik –duela 100.000 urte baino gehiagotik– hona, gure lurraldean arbasoek utzitako aztarnak ezagutzeko.
Aztarna horiek nola berreskuratu diren erakutsiko digu “Erraldoien bizkar gainean” aldi baterako erakusketak, euskal arkeologiaren historian zeharreko ibilbide baten eskutik, zeinaren bidez, izandako aldaketa metodologiko, kontzeptual eta interpretatiboak ezagutuko ditugun.
Toki txiki batean 200 urteko historia eta 100 objektu baino gehiago bildu dira. Objektu horiek aurkitu zituztenek garaiko kezka sozialen arabera baloratu zituzten.
Bizkaiko Arkeologi Museoaren, Arabako Bibat Museoaren, Gipuzkoako Gordailuaren eta Nafarroako Gobernuaren lankidetzaren emaitza da erakusketa.

Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

BIDEOA


DESKARGATU ZURE ZIGILUA ESPERIENTZIA OSATZEKO