Arkeologi Museoa
 

Arkeologi Museoa
 

DESKRIPZIOA

 


Arkeologi Museoa Bizkaiko ikerketa arkeologikoen kanal-hedatzaile eta erreferentzia-zentrua da, lurraldeko historia ezagutarazteko, ikerketa arkeologikoak sustatzeko eta material arkeologikoak biltzera, gordetzera eta zaharberritzera zuzendutako ekintzak aurrera eramaten baititu. Museoko erakusketa iraunkorrak duela 100.000 urte baino gehiago gure lurraldean bizi izan ziren gizakien historiaren hastapenetatik garai historikoetaraino bidaiatzea ahalbidetzen digu.

KOKALEKUA

 


– Helbidea
Calzada de Mallona, 2. 48006 Bilbao

– Telefonoa
944 040 990

– Helbide elektronikoa
arkeologimuseoa@bizkaia.eus

– Webgunea:
https://bizkaikoa.bizkaia.eus/detalleContenido.asp?id=68&t=1

– Ordutegia
Erakusketa gelak:
Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-19:30
Igandeak eta jaiegunak: 10:30-14:00
Ikerlarientzako arreta zerbitzua:
Astelehenetik ostiralera: 09:00-19:30
Larunbatak (aurretiko hitzorduarekin): 09:00-13:30

– Prezioak
Orokorra: 3,50€

– Zerbitzu osagarriak:
Ikerketarako aretoak, zaharberritze laborategia, liburutegia, ikerlarientzako arreta zerbitzua, hezintzaileentzako arreta, hezkuntza taldeentzako ekintzak eta Familiarteko tailerrak, , aldi baterako erakusketak, hitzaldiak, argitalpenak.

JARDUERAK

 


Museoa ondare arkeologikoa modu jasangarrian kudeatzeko zentroa da: Bizkaiaren iraganari buruzko ikerketa sustatu eta emaitzak zabaldu nahi ditu, jasotako ondarea arriskuan jarri gabe eta haren transmisioa bermatuz.

Aldi Baterako erakusketa: “Theatrum mundi”

Deskripzioa: Museoak kultura-trukerako, kulturen aberastasunerako eta kultura-ondarearen kontserbazio iraunkorrerako tresna garrantzitsuak direla kontuan hartuta, Bilbora iritsi da hainbat herrialdetan zehar bidaiatu duen erakusketa hau. Bertan, argitaratu gabeko irudiak, plano historikoak eta Meridako antzokia zaharberritzeko hainbat proiektu biltzen dira. Jasotzen dugun eta etorkizuneko belaunaldiei transmititzen diegun ondareari buruzko hausnarketa izan nahi du erakusketak.
Data: Maiatzaren 12tik ekainaren 18ra
Tarifa: Doan
Nola erreserbatu?: Ez da beharrezkoa

Tailerra: Historian zehar birziklatzen

Deskripzioa: Gure gizartearen eta planetaren biziraupenerako birziklatzeak eta jasangarritasunak duten garrantzia ulertzeko, museoan ikusgai dauden pieza batzuek izan dituzten erabilerak ezagutu nahi ditu tailerrak.
Data: Maiatzak 20 (larunbata): 11: 30ean
Tarifa: Doan haurrentzat
Nola erreserbatu?: Aldez aurretiko erreserba, telefonoz edo e-mailez.

Ate Ireki jardunaldiak eta bisitak

Deskripzioa: Museoko ezkutuko tokiak bisitatzea
Data: Maiatzak 18 (osteguna); Bisita: 15:30etan
Tarifa: Doan
Nola erreserbatu?: Aldez aurretiko erreserba, telefonoz edo e-mailez.

Zinema arkeologikoa: Briga, ahaztutako hiria.

Deskripzioa: XXI. mendearen hasieran, Normandiako basoetako aztarnategi garrantzitsu batek jasaten zituen arpilatzeen aurrean, ahaztutako hiri erromatar baten aztarnak aurkitu zituzten indusketak egin ziren, eta, horien artean, hiriaren izena ezagutarazteko inskripzio bat: Briga.
Data: Maiatzak 17, 19:00etan.
Tarifa: Doan
Nola erreserbatu?: Aldez aurretiko erreserba, telefonoz edo e-mailez.