HISTORIA
Bizkaiaren eta Euskal Herriaren historia ezagutzeko aukera ederra, hala nola gure tradizioak, euskararen berezitasunak eta txoko paregabeak.

Antzuolako
oihala

DESKRIPZIOA


“Simon Arrieta Arostegi margolari bergararrak 1933an Antzuolako batzokirako egin zuen murala.

Antzuolako batzokian igande arratsaldeetan egiten ziren antzezpenetan atze-oihal gisa erabili ohi zen Kotoizko oihalaren gainean margotutako oleoa da.

Jatorrizko marrazkiak dantzari bikote bat erakusten zuen, eskuan Ikurrina zutela.

Guda amaieran, herriko karlistek murala hartu eta Ikurrinaren gainean Espainiako bandera margotu zuten eta dantzariaren txapel beltza gorriz margotu zuten.

Margolana soto batean gorde zuten 2005eko martxora arte, Euskal Abertzaletasunaren Museoari eman arte. 2006an, Gipuzkoako Aldundiaren laguntzari esker, margolana lehengoratu zuten eta jatorrizko koloreak berreskuratu ziren.

Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

ARGAZKIA


DESKARGATU ZURE ZIGILUA ESPERIENTZIA OSATZEKO