HISTORIA
Bizkaiaren eta Euskal Herriaren historia ezagutzeko aukera ederra, hala nola gure tradizioak, euskararen berezitasunak eta txoko paregabeak.

Antzastiko sukaldera,
baserriaren bihotzera

Antzastiko sukaldera,
baserriaren bihotzera

DESKRIPZIOA


Erdu gugaz Antzastiko sukaldera, baserriaren bihotzera, gure museoko gunerik adierazgarrienetako batera, 360 graduko ikuspegiarekin. Familia iluntzean elkartu eta ahozko transmisioa gertatzen zen tokia. Bertan, umeek nagusiengandik ipuinak, bertsoak, kantak, kondairak eta izaki mitologikoen istorioak jasotzen zituzten. Lanerako lekua ere bazen, baserrian toki guztiak baliagarriak direlako eta kokatuta dauden ingurunera ez ezik, baserritarraren lanbide nagusira ere egokitzen zirelako. Izan ere, atsedenaldia, askotan, geldialdi bat baino, jarduera-aldaketa bihurtzen zen.

Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

BIDEOA


DESKARGATU ZURE ZIGILUA ESPERIENTZIA OSATZEKO