Antzasti Euskaldunon Etxea
 

Antzasti Euskaldunon Etxea
 

DESKRIPZIOA

 


Antzasti Euskaldunon Etxea Dima herrian dago, Bizkaiko hego ekialdeko enklabe paregabean, eta Euskal Herriko mendikate bereizgarrienetako batek inguratuta, Urkiola parke naturaleko sarreran eta Gorbeako parke naturalaren parean.

Bertan, Cristina eta Elena Amezaga ahizpek balio antropologiko handiko museo bat sortu dute, XIX. mendetik XX. mendera eguneroko bizimodua eta emakumeek landa nahiz hiri eremuan izan zuten papera erakusteko asmoz.

Atzaztik 360ºko ibilbidean Arratiako baserri bat (museoa dagoen edifizio bera) eta XIX. mendeko Bilboko etxebizitza burges bat ditu espazio kontrajarrietan . Harmonia ederrean daude biak, eta materialen katalogoa sekulakoa da. Etxeko bizitzaren protagonista den emakumearen begiradaren bidez, kontrastez beteriko ibilbidea planteatzen da, bi etxebizitzetako egonaldiak direla eta.

Antzazti denboraren kapsula bat da, eta garai hartako bizimodua, aisia eta lana kontu handiz apaindutako eta testuinguruan kokatutako giroen bidez erakusten ditu.

KOKALEKUA

 


Helbidea
Artaun Auzoa, 35  –   Dima

– Telefonoa
657 704 207 – 628 322 275

– Helbide elektronikoa
info@antzasti.eus

– Web-a
https://www.antzasti.eus

– Ordutegia
Bisita gidatua denez, aurretik hitzordua eskatu behar da.

– Tarifak
12 urtetik gorakoentzat bisita gidatuak: 8,50€
6-11 urte bitarteko umeentzat bisita gidatuak (6 urte baino gutxiago dutenak dohainik): 4,50€

JARDUERAK

 


Jasangarritasuna gure museoaren diskurtsoaren parte garrantzitsua da. Etxeko ekonomia = Ekonomia zirkularra.

Diskurtsoaz aparte museoaren instalakuntza berriak egiteko orduan jasangarritasuna izan da gure oinarria. Bai harrrera lekua, zein bestelako zerbitzuetarako lekuak berrerabilitako materialekin eginak dira.

Etxeko ekonomia = Ekonomia zirkularra. Bisita gidatua.
Deskribapena: Bisita gidatua egingo dugu bizitza tradizionaletik hasita eta XX. mende hasierako modernitaterarte. Baserriko ekonomia zirkularra, herentziako objektuaren balioa, gaur eguneko kontsumorarte.
Data: Maiatzaren 18an
Tarifa: Prezio berezia 6€
Zelan eman izena? Aurretiazko izena ematea ezinbestekoa izango da. 657 704 207 – 628 322 275