ARTEA
Arteak transmititzen eta ematen digun guztia sentituko duzu. Ezagutu lan paregabeak eta bizi artea beste era batera.

ANDRÉS NAGEL
Artista liburuak

DESKRIPZIOA


Andrés Nagel Durangoko Arte eta Historia Museoan era iraunkorrean dago ikusgai, “Nora en su salón”(“Nora bere egongelan”) lanarekin. Beira-zuntzez egindako eskultura da, 1985ekoa. Museoen egunerako, museoak bere biltegietan gordetzen dituen artistaren lanak erakutsi nahi izan ditugu, hain zuzen ere, artistaren hiru liburu hauek:

• No sé qué hacer, si comprar una moto o poner manillas al váter. Katalanezko bertsioa (c. 1978)
• Medea de Euripides (1978)
• Tira de la cuerda corazón (1979)

Hiru liburuetan artistaren estilo surrealista eta kritikoa antzeman daiteke. Liburuak sortzeko hainbat teknika artistiko erabiltzen ditu, hala nola collagea, argazkia, espraia eta akuafortea, baita hainbat material ere: papera, ohola, kartoia, kotoia, lumak, ile naturala eta erretxina sintetikoa.

Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

BIDEOA


DESKARGATU ZURE ZIGILUA ESPERIENTZIA OSATZEKO