“Agurtza” Arrantza Teknikaren Interpretazio Zentroa
 

“Agurtza” Arrantza Teknikaren Interpretazio Zentroa
 

DESKRIPZIOA

 


Gure kostaldeko baxurako arrantza-ontzien egiazko modelo hori Lekeitioko Murelaga Ontziolan eraikitakoa da. Ontzi hori hogei urtetik gora ibili da lanean –XX. mendearen bigarren erdian- Kantauri itsasoan. Denbora tarte horretan, gure kostaldeetara iristen diren urek izandako oparotasunaren lekuko izan da. Hegaluzeaz gain, sardinak, berdelak, txitxarroak eta antxoak sartu dira itsasontziaren egurrezko erraietan. Orain, zeuk ezagutu dezakezu gure arrantzaleen mundua, gure ondarearen altxorretako bat den eta Santurtziko kaian hain ugariak izan ziren ontzi haien adibide den itsasontzi honetan barneratuta.

Santurtzi baxurako arrantzan gehien aritu diren Bizkaiko portuetako bat izan da. Goieneko maila jo zuenean, 50 bat ontzi zuen itsasoratzeko prest, bertan 200 bat langile zeudela. XX. mendearen hasiera arte jarduera honetan trainerua zen nagusi, baina laster lurrun- eta eztanda-motorrek eragindako itsasontziak erabiltzen hasi ziren haien ordez, zama handiagoa eramateaz gain, langile gutxiago behar zutelako. Gero motordun itsasontziek hartu zuten aurreko ontzi haien lana.

Itsasontzi hauen adibide dugu Agurtza. Honakoa gure kostaldean zurezko arrantza-itsasontzietan geratzen den azkenetakoa da, eta zalantza barik, gure ondarearen parte garrantzitsua.

Santurtziko portua arrainez hornitu zuten ontzien eredu garbia da Agurtza. Hegaluzeek ez ezik, sardinek, berdelek, txitxarroek eta antxoek ere bete zituzten haren zurezko erraiak. Orain gure ondarea den altxor honen bidez, zeuk ere izango duzu arrantzaleen mundua ezagutzeko aukera.

Bisita gidatuetan arrantzaleen eguneroko bizitzaren eta erabiltzen zituzten arrantza-tresnen berri izango duzu.

rreserba eta informazio gehiago ZER EGIN BISITA GIDATUA atalean egin daiteke

KOKALEKUA

 


– Helbidea
Agurtza, Reina Victoria Pasealekua z/g

– Hizkuntzak
Euskara; Gaztelania; Ingelesa; Frantsesa

– Telefonoa
94 483 94 94

– Webgunea:
www.visitsanturtzi.eus

– E-mail:
turismo@santurtzi.eus

– Ordutegia
Iraila-Ekaina Asteburuak :11:00 -12:30
Aste Santua eta Uztaila-Abuztua :
Astelehenetik-Igandera :11:00-12:30
*Taldeentzako bisitak erreserbatzeko aukera, ezarritako ordutegitik kanpo.

– Tarifak
Prezioa: 18-65 urte bitartekoak: 2,50€
7-17 urte bitartekoak, >65 urtekoak, ikasleak eta taldeak (>10 lagun): 1,50 €
Prezioa “Santurtzi Itsasoa Museoa + Agurtza arrantza itsasontzia”:
18-65 urte bitartekoak:2,5 €;
7-17 urte bitartekoak, >65, ikasleak: 1,50€

JARDUERAK

 


Agurtzako bisita gidatuetan gure arrantzaleek erabiltzen dituzten arrantza teknika iraunkorrei buruz gehiago ikasiko dugu.

Bisita gidatua Agurtza Itsasontzi museora
Datak eta ordutegia: Maiatzak 20, 11:00etan eta 12:30etan.
Tarifak: Dohainik.
Zelan eman izena? 94 483 94 94 edo turismo@santurtzi.eus
Informazio gehiago: https://visitsanturtzi.eus/eu/esperientziak/agurtza-itsasontzi-museoa/