Museoen Egunean, ate irekiak
Doako bisita gidatuekin 10:30ean eta 12:30ean.
Maiatzak 12
Erreserbak: 629 271 516 edo elpobal@bizkaia.eus
Muñatones Gaztelua dorre-gotorlekua da, XIV. mendetik XV. mendera bitartean eraiki zen eta Bizkaiko arkitektura-ondarearen elementu gailenetako bat da. Gazteluko harresi-barruan eta inguruetan egiten diren bisitaldi, hezkuntza-jardunaldi eta birsorkuntzei esker, Erdi Arora bidaia dezakegu eta landa-nobleziaren bizimoduaren eta aberastasun-iturrien berri jakin.
Monumentu Multzo izendatu da, Bizkaiko dorre-gotorkelu garatuena da eta gaztelutzat har daitekeen bakarra, kanpoko harresi-sistemagatik. Gazteluaren historia Bizkaiko Behe Erdi Aroko pertsona bitxienetako bat izandako Lope García Salazar kronikariarekin lotuta dago. Izan ere, dorrean idatzi zuen kronikariak Bienandanzas e Fortunas obra, Bizkaiako lehen historia idatzia. Gazteluak lotura hertsia du El Pobaleko Burdinolarekin, kronikariaren iloba Ochoa de Salazarrek eraiki baitzuen, XVI. mendean.
San Martin auzoa – 48550 Muskiz (Bizkaia)
Zabalik ekainetik irailera.
Bisita guztiak gidatuak dira. Bisita gidatuak: 10:30 eta 12:30tan.
Leku kopuru mugatua.
AURRETIAZKO HITZORDUA BEHARREZKOA: 629 271 516 (El Pobaleko burdinola) edo elpobal@bizkaia.eus
PREZIOAK
Tarifa orokorra: 3,50 €
Tarifa murriztua: 2,50 € 26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, ezinduak, langabeak, pentsiodunak, familia ugaria eta 10 heldu baino gehiagoko taldeak.
Eskola- eta aisialdi taldeak: 1 € ikasle bakoitzeko
Doako tarifa: 12 urte arte, irakasleak, gidariak eta behar bezala onetsitako prentsa, museoaren eguna: ostirala, MNE: maiatzak 18, herriko jaieguna, Nagusi Txartela, ICOM (Museon Nazioarteko Kontseilua) txartela.
Muñatones Gaztelua + El Pobaleko Burdinola (baterako bisita):
Tarifa orokorra: 4,50 € (3,50+1)
Tarifa murriztua: 3,50 € (2,50+1)
Eskola-umeentzat: 2 € ikasle bakoitzeko
Doako bisita gidatuekin 10:30ean eta 12:30ean.
Maiatzak 12
Erreserbak: 629 271 516 edo elpobal@bizkaia.eus