Ekoetxea Urdaibai
 

Ekoetxea Urdaibai
 

DESKRIPZIOA


Natura-ingurune ederrean eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren bihotzean dagoen Busturiko Madariaga Dorretxea da Ekoetxea Urdaibai, Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroaren egoitza. Xede bikoitza du zentroak: natura-ondarearen aniztasuna, funtzioak eta aberastasuna ezagutaraztea, eta, aldi berean, biodibertsitatearen ezagutza sustatzea.

Bi sailetan banatuta dago: Ezagutzaren unitatea eta Parte-hartze publikoaren unitatea. Lehendabizikoak dibertsitatearen inguruko ikerketa zientifikoa du ardatz, eta bigarrenak, aldiz, dibertsitate biologikoaren berri ematen die bisitariei, naturarekiko errespetua oinarritzat hartuta. Horretarako erakusketak (erakusketa iraunkorrak biodibertsitatea zer den azaltzen du), ikus-entzunezko baliabideak eta muntaia interaktiboak erabiltzen dituzte.

Ondoren, Madariaga Dorretxeko behatokira joan daitezke bisitariak; bertan, paisaia ikusgarriez gozatu eta largabistak erabiliz Izaro uhartea, Laidako hondartza eta Urdaibaiko padurak ikusteko parada izango dute. Jakina, zentroa bisitatu ostean, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren xarma guztia ezagutzeko ibilbide gidatuetan parte har dezakete.

KOKALEKUA


– Helbidea
Carretera Gernika-Lumo – Bermeo. Barrio San Bartolomé, 35  – 48350  Busturia

– Telefonoa
946 870 402

– Helbide elektronikoa
info.urdaibai@ekoetxea.eus

– Web
http://www.ekoetxea.eus

Ordutegia:
Irailetik ekainera
Asteartetik igandera: 10:00-19:00
Uztailean eta abuztuan
Asteartetik igandera: 10:00-20:00