Ongi etorri

Durangoko Arte eta Historia Museoa

XEHETASUNAK

Esperientzia aberasgarria Durangaldeko eta Durangoko historia eta arte garaikidea ezagutuz.

DESKRIPZIOA

Durangoko Arte eta Historia Museoa Durangoko Udalak 1984an sortutako zerbitzu publikorako fundazioa da. Egoitza Etxezarreta jauregian dauka, San Agustinalde kaleko 16. zenbakian.

Museoan euskal arte garaikideko bilduma iraunkorra dago, non Zubiaurre, Regoyos, Zumeta, Balerdi, Mari Puri Herrero eta Ibarrola artisten lanak nabarmentzen diren. Lehenengo solairua Durangoko hiribilduaren historiari eskainia dago. Historiaurretik gaur egunera arteko ibilaldi kronologikoa da, eta garai garrantzitsuetan eragiten du, hala nola hiribilduaren sorreran, heresian, gerra karlistetan eta 1937ko bonbardaketan. Gainera, aldi baterako erakusketak antolatzen dira, gai artistiko zein historikoei buruzkoak, eta beste jarduera batzuk ere bai. Azken urteotan Zubiaurre, Picasso, Chillida, Dalí, Durero eta Regoyosen erakusketak nabarmendu dira.

KOKALEKUA

– Helbidea
Etxezarreta jauregia. San Agustinalde kalea, 16. 48200. DURANGO

-Telefonoa
946 03 00 20

– Posta elektronikoa
museo@durango.eus

– Webgunea
www.durangomuseoa.eus

JARDUERAK

ZAPABURU (0-3 URTE BITARTEKO HAURTXOENTZAKO INSTALAZIOA)

 

Maitzaren 16an
17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan

Maiatzaren 17an
11:00etan, 12:00etan, 13:00etan, 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan

Maiatzaren 18an
11:00etan, 12:00etan, 13:00etan

 

Saio bakoitzan 45 minutuko iraupena izango du eta umetxoak gurasoekin egon beharko dute.
Umeek parte-hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea gure web gunean www.durangomuseoa.eus edo 94 603 00 20 telefonora deituta.

Ekintza doakoa izango da. 

 

Zer da Zapaburu?

Zapaburu publiko txikirako proiektu multisentsoriala da, tokiko artistekin elkarlanean sortua.
ZAPABURU arte eta haurtzaroaren arteko zubi emozional eta sentsorial gisa dago dseinatuta.
Artearen inguruan ikasi beharrean, artea bizitzeko eta esperimentatzeko apostua da; ikutu, usaindu, entzun, ikusi, bertan murgildu edo ibili.
Raisa Alava, Ruth Juan eta hezkuntza-sektoreareagaz elkarlanean sortutako eta diseinatutako proiektua da.

 

0-3 URTE BITARTEKO HAURTXOENTZAKO INSTALAZIOA

Instalazio hau haurren jolas psikomotorrerako pentsatuta dago, Ruth Juanen imajinariotik sortutako elementuen bitartez.
Animali-gurdi dibertigarrietan igo ahal izango dira, begi formako kulunkez gozatu, saltxitxa txakur iletsuan etzan mugikari koloretsu eta distiratsua ikusteko edo esku eta aurpegi formako kuxin atseginen gainean atseden hartu.
Katu tirabolagaz ere jolastu zaitezkete, puzzle dibertigarriak egin, maskaradun gazteluko ateetan zehar ibili, edota korrika eta saltoka suge psikomotor zirraragarriaren gainean.
Eta hau guztia Durangoko Arte eta Historia Museoko arte garaikideko aretoan. Zumeta, Balerdi, Herrero, Regoyos, Ameztoy, etab. bezalako artisten lanen artean. Artea eta jolasa, artea eta sorkuntza, artea eta deskubrimendua txikitatik errotu behar direlako. Museoen etorkizuna, etorkizuneko publikoan datzalako. 

BIZKAIKO BESTE MUSEOAK

SOLICITA MÁS INFORMACIÓN

Fill out this field
Idatzi e-posta helbide egoki bat.
Fill out this field

{{site_title}}

keyboard_arrow_up