Ongi etorri

Balmasedako Pasio Bizidunaren Museoa

XEHETASUNAK

Hunkitu zaitez Gurutze-Bide Bizidunaren tradizioarekin.

DESKRIPZIOA

Balmasedako Santa Clara komentua Burgoserako irteeran dago kokatuta estrategikoki. Juan de la Piedra Verástegui indianoak (jatorriz Balmasedakoa) 1643an Panamatik igorritako legatu paregabe bati esker eraiki zen.  Bere testamentuan hiru mila dukateko legatua utzi zuen, Klaratarren klausurako komentu bat sortu eta mantentzeko. 1666ko urriaren 31n heldu zen komentura lehen abadesa, María Jacinta de la Puente andrea.

Oinplanoan pixka bat nabarmentzen den gurutzea duen nabedun eliza motakoa da, eta koroa eta jaunartze mahaia ditu oinetan. Fatxada soila da, eta sarrera nagusia erdi-puntuko arku baten azpian dago. Gainean horma-hobi bat dago Santa Clararen irudiarekin; ezkutuak ditu alde bietan. Barrualdean erretaula barroko zoragarriak daude, trazadura, gauzatze eta iruditeria bikaina duten XVII. eta XVIII. mendeko obrekin. Koroan 1777ko organo bat kontserbatzen da, Bizkaiko zaharrenetako bat.

Gaur egun Balmasedako Pasio Bizidunaren Interpretazio Gunearen egoitza da. Bertan, bisitariek urte osoan ezagutu ditzakete Gurutze-bide Bizidunari buruzko gauza guztiak. Museo Egoitzan erakusketa iraunkor bat dago. Bertan antzezpeneko jantziak, pausoak, objektuak, irudiak eta soinuak biltzen dira. Horrez gain, tailerrak egiteko espazio bat ere badu.

KOKALEKUA

– Helbidea:
Convento de Santa Clara
Campo de las Monjas Kalea, 1, 48800 Balmaseda, Bizkaia

– Telefonoa:
94 680 14 38

– Helbide elektronikoa:
c.pasion@balmaseda.eus
info@viacrucisbalmaseda.com

JARDUERAK

 “Ezagutu gure Aste Santua barrutik”

Gure tradiziorik zaharrenaren sekretuak ezagutzeko aukera paregabea. Eboluzioa, pertsonaiak, arropak, anekdotak…

BIZKAIKO BESTE MUSEOAK

SOLICITA MÁS INFORMACIÓN

Fill out this field
Idatzi e-posta helbide egoki bat.
Fill out this field

{{site_title}}

keyboard_arrow_up