Hurbildu zaitez Berriotxoako Balendin santuaren bizitza eta ondarera.
Torre Loizaga. Automobil zahar eta klasikoen museoa
Gozatu 1910 eta 1990 artean fabrikatutako Rolls-Royce bilduma paregabeaz.
Ongi etorri
esperientziara
Hurbildu zaitez Berriotxoako Balendin santuaren bizitza eta ondarera.
Museo honetan San Balendin Berriotxoakoaren bizitzarekin loturik dagoen objektu eta agirien bilduma bitxia erakusten da. Hasieran santuaren jaiotetxean egon zen Museoa, baina 1966. urtetik aurrera Elorrioko Santa Ana komentuko areto batzuetan dago. 2003. urtean, gaur egun ikus ditzakegun instalazioak inauguratu ziren. Museoan santuaren bizitzaren zenbait aldiren berri jakingo dugu: bere familiarekin Elorrion igaro zituen umetako urteak eta Logroñoko Apaizgaitegian izan zuen prestakuntza-prozesua. Ondoren, Filipinetara egin zuen bidaia dator, eta Tonkinen (Vietnam) burutu zuen misio-jarduera, harik eta 1862. urtean martiri bilakatu eta haren erlikiak Bizkaira etorri arte. Bisitaldia amaitzeko, Santuaren beatifikazio eta kanonizazio prozesua jasotzen duten panel batzuk ikusi ahal izango ditugu. Ibilbide osoan zehar agiriak, argazkiak, mapak, testu autografoak, pinturak, urrezko piezak eta jantziak ikus daitezke, eta bai San Inaziorekin batera Bizkaiko patroia den San Balendin Berriotxoakoaren bizitzarekin eta lanarekin zuzenean loturik dauden gauza batzuk.
– Helbidea
Elizburu, 4 (Santa Ana Monasterioa). 48230. ELORRIO
– Telefonoa
946 82 04 55 / 629 65 34 18
– Posta elektronikoa
info@museoberrio-otxoa.com
– Web orrialdea
www.museoberrio-otxoa.com
– Ordutegia
Astearteak, ostegunak, ostiralak, larunbatak eta igandeak: 11:00-13:00 / 16:00-18:00
Bisitaldi gidatuak egingo dira, aurretiaz erreserba eginda.
– Tarifak
Doako sarrera
Gozatu 1910 eta 1990 artean fabrikatutako Rolls-Royce bilduma paregabeaz.
Euskararen bizi-indarra eta aniztasuna zure eskura.
Bizkaiko Erdi Aroa eta Simon Bolivarren iraultza.